Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen dute ezen, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo dela administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, zeinean bilduko baita arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia.
Bi lege-agindu horiek aplikatuz, aurretiazko kontsulta publiko honi hasiera ematen zaio arau-proiektu bat egiteko, zeinaren bidez arautzen baita larrialdietako komunikazioen bidez 112 larrialdi-zerbitzura eta herritarrentzako alerta-zerbitzura sartzea, edozein subjektuk, pertsonak edo interesdunek beren iritziak eman ditzaten edo egoki deritzeten iruzkinak eta dokumentuak aurkez ditzaten.