Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritza
Clara Mapelli Marchena

Zuzenbidean doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Lidergoa eta Zuzendaritza Publikoa Unibertsitate Masterra Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean. Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Mailako Kidegoko funtzionarioa.
Gobernantza Publikoko zuzendari nagusia eta Gobernuaren Idazkaritzako idazkari nagusi tekniko-zuzendaria izan da, baita Jabetza Intelektualeko zuzendariorde nagusia, Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroko Azterlan eta Ikerketako zuzendariordea, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko idazkariorde tekniko nagusia eta Funtzio Publikoko idazkari nagusiaren eta Justiziako estatu-idazkariaren kabineteetako zuzendaria ere, besteak beste.
Europar Batasuneko funtzio publikoaren eta espazio judizialaren erreformari buruzko hainbat argitalpen idatzi ditu. Administrazio Publikoko Institutu Nazionalean prestakuntza-jarduerak koordinatu eta irakaskuntza eman du. Administrazio Publikoari eta Gobernantzari, eta Erregulazio Hobekuntzari eta Sinplifikazioari buruzko Europako Batzordeko aditu-taldeetako kidea da.