Laguntzen, diru-laguntzen, beken eta sarien buletina. Hamabostaldia, 2024ko apirilaren 24tik maiatzaren 8ra

24/04/2024

Sarbide Orokorrean, 2024ko apirilaren 24tik maiatzaren 18ra bitarteko hamabostaldiari dagokion diru-laguntzen, beken eta sarien buletina argitaratuta dago. Bertan, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan argitaratutako deialdiak jasotzen dira, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroaren datu-basetik ateratakoak. Lotura Aldizkarira.

Oraingo honetan, besteak beste, hauek azpimarratu behar dira:

  • Ebazpena, 2024ko apirilaren 2koa, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalarena, 2024. urteari dagokion "Calderón de la Barca" antzerki-saria emateko norgehiagokako prozeduraren deialdia egiten duena. Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 12tik 2024ko maiatzaren 2ra.
  • Ebazpena, 2024ko apirilaren 5ekoa, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziako Lehendakaritzarena, Espainiako gazteak trebatzeko MAEC-AECID beka-programen deialdia (2024-2025) onartzen duena. Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 17tik 2024ko maiatzaren 8ra.

Aldizkarian argitaratutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion aldizkari ofizialean kontsultatzea.

Informazioa web-atarian kontsultatzeaz gain, laguntza, diru-laguntza, beka eta sariei buruzko informazioa ere jaso daiteke; horretarako, laguntza berrien jakinarazpenetarako harpidetza egin daiteke, hamabosteroko buletinean harpidetu, edo aplikazio mugikor bat deskargatu. Informazio gehiago hemen.