Laguntzen, diru-laguntzen, beken eta sarien buletina. 2024ko apirilaren 10etik 23ra bitarteko hamabostaldia

10/04/2024

Sarbide Orokorrean, 2024ko apirilaren 10etik 23ra bitarteko hamabostaldiko diru-laguntzen, beken eta sarien buletina dago argitaratuta. Bertan, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan argitaratutako deialdiak jasotzen dira, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroaren datu-basetik ateratakoak. Lotura Aldizkarira.

Oraingo honetan, besteak beste, hauek azpimarratu behar dira:

  • Ebazpena, 2024ko martxoaren 21ekoa, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziako Lehendakaritzarena, 2024. urteari dagokion garapenerako lankidetza-proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa onartzen duena. Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 30a arte.
  • Ebazpena, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziako Lehendakaritzarena (AECID). Honen bidez, "Vicente Ferrer" Garapenerako Hezkuntzaren Sari Nazionalaren hamalaugarren ediziorako deialdia egiten da, funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan, 2024an. Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 23a arte.
  • Ebazpena, 2024ko apirilaren 3koa, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearena, 2024ko udan Santanderren egingo diren jarduera akademikoetan parte hartzeko beketarako deialdia egiten duena. Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 26a arte.

Aldizkarian argitaratutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion aldizkari ofizialean kontsultatzea.

Informazioa web-atarian kontsultatzeaz gain, laguntza, diru-laguntza, beka eta sariei buruzko informazioa ere jaso daiteke; horretarako, laguntza berrien jakinarazpenetarako harpidetza egin daiteke, hamabosteroko buletinean harpidetu, edo aplikazio mugikor bat deskargatu. Informazio gehiago hemen.