Laguntzen, diru-laguntzen, beken eta sarien buletina. Hamabostaldia, 2024ko martxoaren 27tik apirilaren 9ra

27/03/2024

Dagoeneko argitaratuta dago Sarbide Orokorrean diru-laguntzen, beken eta sarien buletina, 2024ko martxoaren 27tik apirilaren 9ra bitarteko hamabostaldiari dagokiona. Bertan, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan argitaratutako deialdiak jasotzen dira, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroaren datu-basetik ateratakoak. Lotura Aldizkarira.

Oraingo honetan, besteak beste, hauek azpimarratu behar dira:

  • Agindua, 2024ko martxoaren 10ekoa, "Espainiako Elikagaiak, Adierazpen Geografikoko Edari Espiritutsu Onenarentzat, 2024. urtea" sarirako deialdia egiten duena. 2024ko apirilaren 26ra arte.
  • Ebazpena, 2024ko martxoaren 18koa, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarena, O.A. (FEGA); honen bidez, diru-laguntzen deialdia egiten da erlezaintzako sektorean eta haren produktuetan ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko, Erlezaintzako Sektoreko Esku-hartzearen barruan, Nekazaritza Politika Bateratuaren plan estrategikoaren esparruan. 2024ko apirilaren 19ra arte.
  • Ebazpena, 2024ko otsailaren 22koa, Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzarena, 2024. urterako «Animalien Lagun diren Hiriak» sarien deialdia egiten duena. 2024ko maiatzaren 6ra arte.

Aldizkarian argitaratutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion aldizkari ofizialean kontsultatzea.

Informazioa web-atarian kontsultatzeaz gain, laguntza, diru-laguntza, beka eta sariei buruzko informazioa ere jaso daiteke; horretarako, laguntza berrien jakinarazpenetarako harpidetza egin daiteke, hamabosteroko buletinean harpidetu, edo aplikazio mugikor bat deskargatu. Informazio gehiago hemen.