Laguntzen, diru-laguntzen, beken eta sarien buletina. 2023ko abenduaren 20tik 2024ko urtarrilaren 2ra arteko hamabostaldia

20/12/2023

Dagoeneko argitaratuta dago Sarbide Orokorrean 2023ko abenduaren 20tik 2024ko urtarrilaren 2ra bitarteko hamabostaldiari dagokion diru-laguntzen, beken eta sarien buletina. Bertan jasotzen dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan argitaratutako deialdiak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioko Administrazio Informazioko Zentroaren datu-basetik ateratakoak. Lotura Aldizkarira.

Buletin horretan, besteak beste, honako hauek aurki ditzakegu:

  • Ebazpena, CSDko Lehendakaritzarena, 2023. urterako sailkatutako TEAM ESPAÑA Kirol Programetarako Espainiako Kirol Federazioentzako laguntzetarako deia egiten duena. 2023ko abenduaren 26ra arte.
  • Agindua, 2023ko azaroaren 28koa, 2024ko liburuak argitaratzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena, norgehiagoka araubidean. 2024ko urtarrilaren 5era arte.
  • Ebazpena, 2023ko azaroaren 17koa, Estatuko Hezkuntza Idazkaritzarena, Estatu Batuetan, Kanadan, Irlandan, Alemanian eta Txinan 2024-2025 ikasturterako irakasle bisitari espainiarrentzako plazak deitzen dituena. 2024ko urtarrilaren 8ra arte.

Aldizkarian argitaratutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion aldizkari ofizialean kontsultatzea.

Informazioa web-atarian kontsultatzeaz gain, laguntza, diru-laguntza, beka eta sariei buruzko informazioa ere jaso daiteke; horretarako, laguntza berrien jakinarazpenetarako harpidetza egin daiteke, hamabosteroko buletinean harpidetu, edo aplikazio mugikor bat deskargatu. Informazio gehiago hemen.