Sarbide Orokorrean, 2023ko irailaren 13tik 26ra bitarteko hamabostaldiko diru-laguntzen, beken eta sarien buletina dago argitaratuta. Bertan, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan argitaratutako deialdiak jasotzen dira, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroaren datu-basetik ateratakoak.Lotura Aldizkarira.
Bertan, adibidez, honako hauek aurki daitezke:
- Ebazpena, 2023ko abuztuaren 17koa, Kontsumo Ministerioarena, 2023-2024 ekitaldirako kontsumo-produktuen kalitatea ikertu eta kontrolatzeko prestakuntza-beketarako deia egiten duena. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 27ra artekoa izango da.
- Agindua, uztailaren 21ekoa; honen bidez, 2023ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia egiten da, ereduzko ustiategietan nekazari gazteek prestakuntza-egonaldiak egin ditzaten. Diru-laguntza horiek 2023ko irailaren 25era arte emango dira.
Aldizkarian argitaratutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion aldizkari ofizialean kontsultatzea.
Informazioa web-atarian kontsultatzeaz gain, laguntza, diru-laguntza, beka eta sariei buruzko informazioa ere jaso daiteke; horretarako, laguntza berrien jakinarazpenetarako harpidetza egin daiteke, hamabosteroko buletinean harpidetu, edo aplikazio mugikor bat deskargatu. Informazio gehiago hemen.