Laguntzen, diru-laguntzen, beken eta sarien hamabostean behingo buletina. 2022ko urriaren 26tik azaroaren 8ra bitarteko astea

26/10/2022

Sarbide-puntu orokorrean (OR) dago argitaratuta, hemen: esteka Laguntzen, diru-laguntzen, beken eta sarien hamabostean behingo buletina, 2022ko urriaren 26tik azaroaren 8ra bitarteko aldiari dagokiona.

Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan jasotako deialdiei buruzko informazioa biltzen du argitalpen honek, eta Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroaren datu-basetik aterata dago.

Aldizkarian argitaratutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion aldizkari ofizialean kontsultatzea.

Informazioa web-atarian kontsultatzeaz gain, laguntza, diru-laguntza, beka eta sariei buruzko informazioa ere jaso daiteke, laguntza berrien jakinarazpenetarako harpidetzen bidez, hamabostean behin buletinera harpidetuz edo aplikazio mugikor bat deskargatuz. Informazio gehiago hemen