Joan den urriaren 3tik datorren hilaren 16ra bitartean, irekita egongo da "Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko Helburuak" izeneko ikaskuntza dinamizatuan izena emateko epea. Ikastaroa 2022ko azaroaren 7tik abenduaren 2ra izango da, eta gai-multzo hauek izango ditu: Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) sarrera, jatorria eta bilakaera; 2) Nola lortu GJH horiek? Lankidetza-lana eta eragile anitzeko aliantzak; 3) Zein da gure eginkizuna? Administrazio Publiko “ekintzailea”; 4) Zer daramagu? GJHei laguntzeko tresna erabilgarriak.
Aurreikusitako iraupena 4 eta 6 aste bitartekoa izango da, eta astean 5 ordu inguru emango dira.
"Ikaskuntza dinamizatuko esperientzia" modalitatearen ezaugarria da ikaskuntzaren autonomia eta parte-hartzaileen arteko lankidetza. Ikasketa horizontal eta irekian datza berezitasuna, non parte-hartzaileek beren artean materialak, ideiak eta esperientziak partekatzen baitituzte, eta edukiak sortzen baitituzte sare sozialen eta web-baliabideen bidez banatzeko, hala nola blogen edo wikien bidez.