Estatuko Aldizkari Ofizialean, 2022ko otsailaren 19an, otsailaren 16ko HFP/105/2022 Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, bikaintasun-maila aintzatesteko prozesurako deialdia egin zen, bai eta Kudeaketa Publikoko Kalitate eta Berrikuntzaren Sarietarako deialdia ere (XV. edizioa).
Herritarrak Sariak ekimen hauen kalitatea eta herritarrengan duten eragina aitortzen du:
- Herritarrekiko harreman-sistemak hobetzea.
- Herritarrek parte-hartze handiagoa izatea erabakiak hartzeko prozesuetan, zerbitzu publikoak diseinatzeko eta ezartzeko prozesuetan edo lehendik daudenak hobetzeko prozesuetan.
- Erakunde publikoen gardentasuna eta kontu-ematea hobetzea.
- Erakunde publikoen osotasuna eta balio etikoak indartzen laguntzea
Parte hartzeko eskaerak helbide honetan egingo dira: https:// sede.administracionespublicas.gob.es/.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 28an amaituko da.