Data honetan: Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2021eko irailaren 28ko Ebazpena argitaratu zen, Mediku Titularren Kidegoko sarrera libreko sistema orokorreko karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Estatuko Administrazio Orokorreko kidegoa da, eta Osasun Ministerioari atxikita dago. Mediku horien oinarrizko funtzioa da nazioarteko txertaketa-zentroak kontrolatzea eta kanpoko osasunarekin zerikusia duten beharrezko funtzioak betetzea (Osasun Ministerioaren mendeko mugak, nazioarteko garraiobideen ohiko osasun-kontrola, mugetako osasun-alerten eta -larrialdien aurrean jardutea eta gorpuen nazioarteko lekualdatzearen osasun-kontrola).
Hautapen prozesuan parte hartzeko, izangaiek Medikuntzako lizentziatura edo gradua eduki behar dute.
Hautaketa prozesuak lau ariketa izango ditu: test bat (gai zerrenda osokoa), ingelesezko testu bat itzultzea, 2 gai ahoz azaltzea eta, azkenik, kasu praktiko bat.
8 hilabete eta urtebete bitarteko iraupena duten azterketak gainditu ondoren, hautaketa-ikastaro bat egingo da.