Bihar, urriak 7, beste saio bat egingo da Nafarroako Unibertsitatean Talentua erakartzeko jardunaldia STEM profilei (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) eskainitako seriearen barruan, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan antolatua.
Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak dibulgazio-jardunaldi batzuk antolatzen ditu unibertsitateko gazteentzat, lanbide-heziketako ikasleentzat edo lizentziatu berrientzat. Jardunaldi horietan, Administrazioa zer den, enplegu-emaile gisa zer eskaini behar dien eta zer irtenbide profesional eskaintzen dituen azaltzen zaie, eta langile publikoek egindako lanaren berri ematen zaie.
Informazio gehiago Career Services Nafarroako Unibertsitatea - YouTube