2021eko uztailaren 3ko BOEn argitaratu da Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalaren 2021eko uztailaren 1eko Ebazpena, Administrazio Orokorreko Kidegora (C1 azpitaldea) eta Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Kidegora (A2 azpitaldea) barne-sustapenaren eta egonkortzearen bidez eta Administrazio Informatikoaren Estatuko Administrazio eta Sistema Laguntzaileen Kidegora (A2 azpitaldea) sartzeko hautaketa-probak prestatzeko laguntza-ekintzetarako deia egiten duena.
Deialdi berri hau egin da, NAPIren 2020ko urriaren 21eko Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian inskribatu ezin izan diren langile publikoei estaldura emateko.
Deialdi horretan onartuak izan direnek ez dute beste inskripziorik egin behar
Izena emateko epea uztailaren 16an amaituko da. Laguntza-ekintzak linean egingo dira, INAPeko prestakuntza-plataforma birtualaren bidez.
Informazio gehiago INAPen webgunean lor daiteke www.inap.es edo posta elektronikoaren bidez apoyo.promocion@inap.es