Urtarrilaren 15ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean urtarrilaren 11ko TFP/16/201 agindua, bikaintasun-maila aintzatesteko prozesua eta Kudeaketa Publikoko Kalitate eta Berrikuntzaren Sariak (XIV. edizioa) deitzen dituena.
Kudeaketa-prozeduran hobekuntza batzuk egiteaz gain, beste elementu batzuk ere sartzen dira deialdi honetan, hala nola Covid-19rekin, Garapen Jasangarriko Helburuekin eta Agenda 2030ekin lotutako alderdiak kontuan hartzea Berrikuntzaren eta Herritarren Sarietara aurkeztutako praktikak ebaluatzeko irizpideen artean.