Estatuko Estatistikako Diplomadunen Kidegoko karrerako funtzionarioen izendapena

14/12/2020

Abenduaren 9an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean Lurralde Politikarako eta Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzaren 2020ko abenduaren 2ko Ebazpena, Estatuko Estatistikako Diplomadunen Kidegoko karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Kidego honetan sartzeko, beharrezkoa da diplomatuaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo graduaren titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori lortzeko baldintzak beteta izatea.

Sarbide-probak gainditzen dituzten pertsonak Estatistikako Institutu Nazionaleko plantillan sartuko dira. Goi-mailako estatistikoek beren gain hartuko dituzten zeregin nagusiak proiektuak zuzentzea eta taldeak koordinatzea izango dira; estatistika diplomatuek, berriz, proiektuak gauzatzeko lan teknikoak egingo dituzte. Kidego honetako langile publikoek produkzio estatistikoari laguntzen dioten ekoizpen-unitateetan edo unitate horizontaletan bete ahal izango dituzte postuak.

Langile horiek lanean hasteak aukera emango dio Estatistikako Institutu Nazionalari kalitate handiko estatistikak egiten jarraitzeko, Europako eta nazioarteko estandarren arabera, erabiltzaileen beharrei modu eraginkorrean erantzuteko.

Sarrera libreko deialdirako hautagaiek oposizio-azterketa bat gainditu eta hautaketa-ikastaro bat gainditu beharko dute; bestalde, barne-sustapeneko hautagaiek, gainera, lehiaketa-fase bat gainditu beharko dute.

Oposizioaldiak hiru ariketa izango ditu, guztiak derrigorrezkoak eta baztertzaileak. Lehenengo ariketan, Oinarrizko Estatistika Teorikoa, Estatistika Deskribatzailea eta Prozesu Estatistikoa programei buruzko 30 galdera erantzun behar dira. Bigarren ariketan, oposiziogileek Ekonomia, Demografia eta Zuzenbide Publikoa eta Estatuaren Antolakuntza programei buruz Epaimahaiak proposatutako 30 galderari erantzungo diete. Hirugarren ariketan, epaimahaiak Oinarrizko Estatistika Teorikoa, Estatistika Deskribatzailea eta Prozesu Estatistikoa, Ekonomia eta Demografia programei buruz proposatutako 10 galdera praktiko erantzun beharko dira idatziz.

Oposizioaldia gainditzen duten izangaiek Administrazio Publikoetako Estatistika Eskolak antolatutako hautaketa-ikastaro bat egingo dute, hilabeteko iraupenarekin.