Talentua erakartzeko beste jardunaldi baterako deialdia egin da Granadako Unibertsitatean

14/10/2020

Urriaren 15ean, Talentua Erakartzeko Jardunaldi berri bat egingo da Granadako Unibertsitatean.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia 2019az geroztik garatzen ari den Talentua Erakartzeko Programaren barruan sartzen da jardunaldi hau, sektore publikoan zerbitzu publiko onenak arrakastaz garatzeko behar adina pertsona sartzen direla bermatzeko.

Talentua erakartzeko estrategietako bat da Funtzio Publikoak eskaintzen dituen lan-aukerak hurbiltzea eta ezagutaraztea. Proiektu horren esparruan, jardunaldiak antolatzen dira hainbat eremutan, hala nola unibertsitateetan, lanbide-elkargoetan eta hezkuntza-zentroetan. Hizlariek enplegu publikoa irtenbide profesional gisa azaltzen dute.

Testuinguru horretan, urriaren 15eko jardunaldi berria Granadako Unibertsitatearekin batera egingo da, bideokonferentzia bidez, 10:00etatik 12:00etara. Hizlari hauek parte hartuko dute:

  • Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Eduardo Toledano.
  • Cristina Apecechea, Granadako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Probintzialeko burua.
  • David Povedano, Malagako Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.

Bideokonferentziara sartzeko datuak behean ageri den jardunaldien iragarki-kartelean kontsulta daitezke.