2020ko ekaineko funtzio publikoari buruzko berripapera

10/07/2020

Uztailaren 10ean funtzio publikoari buruzko berripapera argitaratu da.

Oraingo honetan, honako hauek nabarmendu dira: Administrazio Publikoaren Konferentzia Sektoriala egitea; enpresa- eta gizarte-erakundeekin hitzarmenak sinatzea administrazio-kargak murrizteko, eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren eta Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) arteko jarduera-protokolo orokorra sinatzea, irakaskuntza- eta hautaketa-proiektuak eta -jarduerak elkarrekin garatzeko.

Gainera, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu Idazkariaren Ebazpenak eta Funtzio Publikoko Idazkaritza Nagusiaren ekainaren 17ko Instrukzioak eratutako normaltasun berriko etaparako antolaketa-neurriak sartu dira, eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu Idazkariaren ebazpenen jarraipenari buruzko informazioa eman da. Ebazpen horiek Gardentasunaren Atarian argitaratuta daude.

Alderdi aipagarri horiez gain, beste jarduera garrantzitsu batzuk ere egin dira Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren, Gobernantza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren, Interes Gatazken Bulegoaren, MUFACEren, INAPen eta Politika Publikoak Ebaluatzeko Institutuaren esparruan.

Buletinaren bigarren zenbakia hemen kontsulta daiteke: hemen.

Buletinean harpidetu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: actualidad.sgfp@correo.gob.es