Sarbide-puntu orokorrean (OR), esteka honen bidez2020ko ekainaren 30etik uztailaren 6ra bitarteko asteari dagozkion Enplegu Publikoaren Asteroko Buletina eta Trebakuntza Probak eskura daitezke.
Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoen, Europar Batasunaren, nazioarteko erakundeen eta toki-administrazioaren enplegu publikorako deialdiei buruzko informazioa jasotzen du argitalpenak. Deialdi horien iragarkiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Deialdiak probintziako hiriburuetako udalei, 100.000 biztanletik gorako udalei eta gutxienez hiru plaza eskaintzen dituzten udalei dagozkie.
Lanbide-trebakuntzako probetarako deialdien epigrafean sartzen dira Estatuko Administrazio Orokorrean eta hari lotutako edo haren mendeko erakunde publikoetan lanbide jakin batzuetan aritzeko deitzen direnak.