Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzak Red.es eta MWCapital-ek 5G-ko Behatoki Nazionala sortu dute
Ekonomia eta Enpresa Ministerioak, Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzaren bidez; erakunde publikoak Red.es eta Mobile World Capital Barcelona Fundazioak (aurrerantzean MWCapital) 5G-ko Behatoki Nazionala sortzeko hitzarmena sinatu dute.
Behatokiak egoitza partekatua izango du MWCapitalek Bartzelonan eta Madrilen dituen instalazioetan, eta milioi eta erdi euroko hasierako aurrekontua izango du datozen hiru urteetan. Garatzen dituen jarduerek aukera emango dute 5G Plan Nazionalaren Bulego Teknikoak 5G sare eta zerbitzuen hedapenean sinergia publiko-pribatuak koordinatzeko lanean abian jarritako jarduerak osatzeko eta laguntzeko.
5G Behatoki Nazionalak 5G teknologia mugikorraren inguruko estandarizazioan eta berrikuntzan, estrategien lerrokatzean eta ezagutza partekatzean lagunduko du Estatu osoan. Besteak beste, erakunde horrek 5G teknologiarekin, haren erabilera berriekin eta gizartean eta ekonomian izan dezakeen inpaktuarekin lotutako azterlanak eta txostenak egingo ditu, eta lankidetza publiko-pribatua eta ikerketa-sektorea sustatuko ditu. Era berean, 5Ga zabaltzeko urtean behin ekitaldi bat antolatzea aurreikusten da, ekoizpen-sektoreetan aplikatzeko modukoa izan dadin. Gainera, behatoki horrek 5G teknologietan prestakuntza eta trebakuntza bultzatuko ditu, jardunaldien, online ikastaroen eta tailerren bidez.
Ekimen hori 5G Plan Nazionalarekin koordinatuko da, eta Espainiako Gobernuko presidenteak urriaren 5ean aurreratu zuen Espainia Nazio Ekintzailea estrategia osatuko du. Hala, behatokitik ekintzailetza eta nazioartekotzea ere sustatuko dira telekomunikazioen paradigma berriaren inguruan.
Beste erakunde, fundazio edo enpresa publiko zein pribatu batzuk ere atxiki ahal izango zaizkio hitzarmenari, baldin eta Espainian 5G hedapena sustatzeko helburua partekatzen badute, esperientziak partekatuz eta estandarizazioa eta berrikuntza sustatuz.
Aurkezpen ofiziala
5G Behatokia datorren azaroaren 29an aurkeztuko da ofizialki Madrilen, Red.es-ko ‘La Enredadera’ espazioan egingo den ekitaldian.
5G teknologia funtsezko osagai teknologikoa izango da transformazio digitalean. Haren hedapenak Gauzen Internet, big data, robotika edo errealitate birtuala garatzea ahalbidetuko du, datorren hamarkadan gizarteari eta ekonomiari zeharkako eragina emanez, inbertsioa erakartzearen katalizatzailea eta hazkunde inklusiboaren palanka izanik.