3600-3800 MHz espektro bandaren enkanteari buruzko informazio-oharra
Gaur amaitu da Ekonomia eta Enpresa Ministerioak maiatzaren 25eko ETU/531/2018 Aginduaren arabera garatutako espektro-enkantearen eskaintza-fasea, 3600 – 3800 MHz bandan jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboko emakidak esleitzekoa.
Guztira, hogeita hamalau txanda egin dira: lehenengo lau txandetan, eskatzen den jarduera-maila % 60koa izan da; hurrengo hemeretzietan, eskatzen den jarduera-maila % 80koa izan da; eta gainerako hamaiketan, % 100ekoa.
Jarraian, enkantearen emaitzei buruzko informazio-taula erantsi da. Bertan, kontzesio bakoitza irabazi duen lizitatzailea eta kontzesio bakoitzaren azken prezioa agertzen dira.
Emakiden guztirako zenbateko metatua 437.648.520,64 euro da.
Hogei urtean metatutako ordainketa, interesak barne, 542.140.006,11 eurokoa izan da. Horri espektro irrati-elektrikoa erreserbatzeagatiko tasaren zenbatekoa gehitu behar zaio, hogei urteko aldian duen balioaren arabera 868.527.063 eurokoa baita.
Oro har, aurreko kopuruak kontuan hartuta, lizitazio honen ondorioz Altxor Publikoari egindako ekarpenak 1.410.667.069,11 eurokoak izango dira guztira.