2015eko Cybercamp-a azaroaren 27, 28 eta 29an egingo da Madrilen

19/11/2015

INCIBEk, Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalak, Cybercamp 2015 ekitaldia antolatu du. Ekitaldia 2015eko azaroaren 27, 28 eta 29an izango da, Madrilgo Erkidegoko Barclaycard Center-en.

INCIBEk antolatzen duen zibersegurtasun-ekitaldi handia da CyberCamp, eta zibersegurtasuneko talentua identifikatzea, erakartzea, kudeatzea eta, azken batean, sortzen laguntzea du helburu.

Hitzaldiak eta tailer teknikoak izango dira estatuko eta nazioarteko adituekin, bai eta enpleguari eta talentuari buruzko foroak, zibersegurtasuneko Start-Up-en azelerazioa edo irakasle eta ikasleentzako zibersegurtasun-jardunaldiak ere.

Aldi berean, familiei eta txikienei zuzendutako programa bat dago. Cyberscouts, taldekako gymkanak, robotika eta antzerki tailerrak, 3D inprimaketa, totem holografikoa, errealitate areagotua edo LEGO guneak bezalako jarduerek familian egun batzuk pasatzeko giro aproposa sortzen dute.

Informazio gehiago hemen: CyberCamp eta postan contacto@cybercamp.es