"Gizartea Sarean" txostena
Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Behatoki Nazionala arduratu da “Gizartea Sarean” txostena egiteaz. Txostenaren arabera, Internet duten Espainiako etxeen % 88k banda zabaleko konexioa dute (Europako batezbestekoa baino altuagoa), eta 10 urte edo gehiagoko 24,3 milioi herritar noizbait sartu dira sarean. Azken datu horren arabera, internauten ehunekoa % 60,5etik gorakoa da, Europako batezbestekoa (% 50,1) baino 10 puntu handiagoa.
Azken urteotako urte arteko hazkunde-erritmoa %9-10 ingurukoa izan da, eta horrek esan nahi du 2008an Espainiako internautak 1,6 milioi gehiago izan direla 2007. urtearekin alderatuta. Munduan 1.596 milioi Internet erabiltzaile daude, eta sarpena %23,8koa da.
Aurtengo txostenaren edizioan, berritasun gisa, Espainiako Informazioaren Teknologien (IT) sektorea eta Eduki Digitalen sektorea sartu dira.
Ateratako ondorioetatik azpimarratu behar da Interneteko gastu totalak goranzko joerari eusten diola azken urte honetan, guztira 1.979 milioi euro. Interneterako sarbidea mahaigaineko ordenagailutik mantentzen da nagusiki, etxeen %83,5ekin konektatuta; ordenagailu eramangarritik egiten den sarbidea, berriz, hazi egin da, etxeen %34,5ean kokatuz 2008an. Nabarmentzekoa da, gainera, IKTen esparruan telefono mugikorrek hartzen duten posizioa. Mugikorra da Espainian gehien erabiltzen den IKT zerbitzuetako bat, eta Informazioaren Gizartera sartzeko tresna nagusia da munduan.
Enpresa-esparruari dagokionez, nabarmendu behar da Espainia EB-27ko rankingeko lehenengo postuetan dagoela banda zabalaren bidez Internetera konektatzen diren enpresen ehunekoari dagokionez.
Horiek dira Txostenaren irakurketatik ateratako ondorioetako batzuk. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Behatoki Nazionalaren web orria.