Madrilen, 2025eko urtarrilaren 29an.- Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko ministroa, Óscar López, izan da Gobernu Irekirako Aliantzaren IX. Gailur Globala antolatzeko batzordea eratzeko bileraren buru. Ministerioaren egoitzan egin da bilera, eta Estatuko Administrazioko, Eusko Jaurlaritzako eta Gasteizko Alkatetzako zenbait arduradun izan dira bertan, bide telematikoz.
Espainia Gobernu Irekirako Aliantzaren buru da 2024ko urritik, eta goi-bilera antolatuko du Gasteizen aurtengo urriaren 7, 8 eta 9an, Gobernu Irekia, multilateralismoa eta demokrazia defendatzeko asmoz. Gaur eratutako batzordea goi-bilerako jarduerak planifikatzeaz, antolatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko da, eta beste administrazio batzuekin, erakunde publiko eta pribatuekin eta gizarte zibileko beste erakunde batzuekin lankidetza sustatuko du.
Ministroak eskatu die urrian Gasteiz “herritarren parte-hartzearen munduko epizentroa” izan dadila, “gardentasunaren, osotasunaren, kontuak ematearen, inklusioaren eta parte-hartzearen balioak” defenda daitezen, “demokrazia defendatzea eta herritarren konfiantza berreskuratzea ahalbidetzen duten” ekimenen bidez.