Gobernuak eta EBk 24 milioi euro bideratuko dituzte Espainiako enpresa, erakunde pribatu eta publikoen parte-hartzea finantzatzeko Key Digital Technologies programan

20/12/2021
211222_f_key.jpg
  • Programa honek I+Gko proiektu europarrak finantzatzeko laguntzen lehen deialdia ireki du. Programarako inbertsio publiko konbinatua Europako eta estatuko funtsekin egiten da, eta ekarpenak erdibana egiten dira
  • EB osoan, 2021eko deialdirako, 360 milioi euro baino gehiagoko finantziazio publikoa du, Horizonte Europa programatik eta parte hartzen duten estatuetatik datorrena
  • Key Digital Technologies (KDT) programa egungo ECSEL ekimenaren ondorengo gisa sortu zen 2014an, Horizonte 2020 programaren barruan osagai eta sistema elektronikoetako I+Ga bultzatzeko.
  • Key Digital Technologies (KDT) programak, Horizonte Europa programaren barruan, I+Gko proiektu europarrak finantzatzeko laguntzen lehen deialdia ireki du. Programarako inbertsio publiko konbinatua Europako eta Espainiako funtsekin egiten da, eta erdibana egiten dira ekarpenak.


    Key Digital Technologies (KDT) programak, Horizonte Europa programaren barruan, I+G proiektu europarrak finantzatzeko diru-laguntzen lehenengo deialdia ireki du. Programarako inbertsio publiko konbinatua Europako eta Espainiako funtsekin egiten da, eta erdibana egiten dira ekarpenak.

    Espainiako Gobernuak programa horretan parte hartzen du, Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzaren bidez (bere aurrekontuko 9 milioi euro mobilizatuko ditu enpresen eta I+G+Bko erakunde pribatuen parte-hartzea finantzatzeko) eta Estatuko Ikerketa Agentziaren bidez (AEI). Azken horrek 3 milioi euro bideratuko ditu deialdi honetan I+G+Bko erakunde publikoetara.

    Programa hau 2021-2027ko aldirako 7.200 milioi euroko aurrekontuarekin sortu da. Europako Batzordeak 1.800 milioi euro hartuko ditu bere gain (laurden bat), eta estatu parte-hartzaileek, beste 1.800 milioi euro. Sektore pribatuak bere gain hartzen du gainerako zenbatekoa. Lehen deialdi honetarako, 360 milioi eurotik gorako finantzaketa publiko konbinatua aurreikusten da.

    Work Programme 2021en eta SRIA 2021en (Strategic Research and Innovation Agenda) agertzen diren lehentasun tematiko orokorrez gain, aurtengo lehentasun tematiko bereziak EDGEn adimen artifizialeko hardware eta software soluzioak garatzera eta kode irekiko hardwarea garatzera zuzentzen dira, bereziki RISC-V.

    Key Digital Technologies-ek ECSEL ekimena ordezkatuko du. Ekimen hori 2014an sortu zen, Horizonte 2020 programaren barruan osagai eta sistema elektronikoetako I+Ga bultzatzeko. Bertan, erakunde pribatuentzako finantziazio-agintaritza nazional gisa parte hartu du Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioak, Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzaren (SEDIA) bitartez; eta erakunde publikoentzat, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, Berrikuntzaren Estatu Agentziaren (AEI) bitartez.

    ECSEL programaren 7 urteetan 16 deialdi argitaratu dira eta 92 proiektu finantzatu dira, 3.100 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Proiektuen kostua 4.800 milioi euro ingurukoa izan da; horietatik, Batzordeak eta parte hartu duten estatuek 2.200 milioi euro inguru finantzatu dituzte, eta industriak, gainerako 2.600 milioi euroak. Espainiari dagokionez, 7 urte horietan 155 erakunde finantzatzea lortu du. Finantzaketarako agintari nazionalen 46,5 milioi euroko laguntza jaso du, eta Batzordearen 48 milioi eurokoa.

    Deialdi horietan, 2014tik 2020ra, Espainiaren parte-hartzea zuten 52 ECSEL proiektu hautatu ziren; horiek guztiak, funtsean, ikerketa- eta berrikuntza-ekintzak (RIA) eta berrikuntza-ekintzak (IA) izan ziren, lankidetzan, osagai eta sistema elektronikoen balio-kate osoan, parte-hartzaile kopuru eta aurrekontu handiarekin, eta enpresek eta Europa mailako erreferentziazko beste erakunde batzuek gidatuta, horietako batzuk Espainia mailan aitzindari izanik. Proiektu horiek hainbat sistema, erabilera-kasu eta aplikaziotan zehaztu dira p.ej. garraio eta mugikortasun adimendunean, konektibitatean eta sare digitaletan, energian, osasunean eta gizarte-ongizatean, bizimodu digitalean eta industria digitalean, besteak beste.

    KDT programa aurreko ECSEL programa baino zabalagoa da, eta aipatutako SRIA 2021ean zehazten diren Teknologia Gaitzaile Digitalen multzoa barne hartzen du, bai oinarrizko geruza teknologikoei dagokienez, bai zeharkako teknologiei dagokienez. Orain, besteak beste, adimen artifiziala, ertzeko konputazioa (edge computing), kontrol aurreratua, konektagarritasuna (5G/6G), arkitektura, diseinua, fidagarritasuna eta zibersegurtasuna barne hartzen ditu. KDT programaren ikuspegi berri horrek bat egiten du Espainiako 2025 Agenda Digitalarekin (hor aurreikusten da I+Ga indartzea teknologia gaitzaile digitalen multzoan) eta Adimen Artifizialaren Estrategia Nazionalarekin. Azken horretan, adimen artifizialaz gain, gainerako teknologia gaitzaile digitalak ere sartzen dira.

    KDT JUren lehen deialdia dela eta, urtarrilaren 14an, ostirala, informazio-jardunaldi bat egingo da, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) antolatuta. Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioko Adimen Artifizialeko eta Teknologia Gaitzaile Digitaletako Zuzendariordetzak eta Ikerketako Estatu Agentziak (AEI) hartuko dute parte jardunaldian. Informazio gehiago jasotzeko eta informazio jardunaldi honetan izena emateko: https://eventos.cdti.es/ES/Infoday_KDT_2021, eta KDT JUren lehen deialdiari buruzko informazio gehiago, esteka honetan: https://www.kdt-ju.europa.eu/news/kdt-ju-first-call-now-open.