Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.6 artikuluak ezartzen dutenez, ekimenaren testua idatzi aurreko kontsultari kalterik egin gabe, arauak pertsonen eskubide edo interes legitimoei eragiten dienean, zuzendaritza-zentro eskudunak dagokion webgunean argitaratuko du testua, ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona edo erakunde batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko.
Bi lege-xedapen horiek aplikatuta, honako hau egiten da entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapidea ETU/…../2017 Agindu Proiektuari buruzkoa, irailaren 9ko 330/2016 Errege Dekretuak aipatzen duen informazio-puntu bakarra ezartzen duena. Errege-dekretu hori abiadura handiko komunikazio elektronikoen sareak hedatzearen kostua murrizteko neurriei buruzkoa da, eta haren testua ere web-atari honetan argitaratzen da, eragindako herritarrek edo beste edozein subjektu, pertsona edo erakundek bere iritziak azaldu ahal izan ditzan edo egoki iritzitako iruzkin eta dokumentuak aurkeztu ahal izan ditzan.