Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak (SETSI), politika publikoen erregulazio egokia egiteko asmoz, bideo-jokoen garapen-sektorearen laguntza-deialdiarekin lotutako kontsulta publikoa aurkezten du.
Ekimen horren bidez, laguntzak hobeto definitu nahi dira, sektoreko eragile nagusien iritziarekin eta parte-hartzearekin, Espainiako kultura eta industria garatzen dituzten eduki digitalen eskaintza bultzatzeko eta SETSIk laguntza publikoak garatzean eta kudeatzean gardentasuna sustatzen jarraitzeko.
Laguntza-deialdi hau Espainiarako Agenda Digitalaren barruan kokatzen da. Agenda horretan, ekonomia digitala eta eduki digitalak sustatzeko plana jasotzen da, bideojokoen sektorerako laguntza publikoen neurriarekin.
Diru-laguntzen deialdiaIET/786/2013 Agindua, 2013ko maiatzaren 7koa“Eduki digitalekin lotutako aplikazioak eta soluzioak”.