Hautaketa-prozesuari buruzko "Hautapena birpentsatzea" zikloaren laugarren eztabaida: oposizioa eta hautaketa-ikastaroa

27/01/2021

Urtarrilaren 26an, hautaketa-prozesuari buruzko eztabaida egin zen, eta oposizioa eta hautaketa-ikastaroa landu ziren.

Eztabaida hori “Hautapena birpentsatzea” programaren barruan sartzen da. Programa horretan, guztira, hamar eztabaida birtual egiten dira, eta horien helburua da enplegu publikoko hautaketarekin lotutako gai bati buruzko hainbat ikuspegi eta iritzi lantzea, azaltzea eta eztabaidatzea.

Atzo egindako jardunaldiaren helburua zen gogoeta hau egitea: ea hautaketa-prozesuetan erabiltzen diren probak egokiak diren, ea bigarren hezkuntzako eta goi-mailako hezkuntzako ikaskuntza-moduetara egokituta dauden, eta ea prozesuaren iraupena eta ziurgabetasuna erronka erakargarria den langileak Estatuko Administrazio Orokorrean sartzeko.

Mariano Fernández Enguita INAPeko zuzendariak moderatu zuen eztabaida, eta hauek izan ziren hizlariak:

  • José Manuel Ruano, Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Politikoko irakaslea. Administrazioaren egungo hautaketa-prozesuek sortzen dituzten emaitzak aztertu zituen, eta zenbait neurri proposatu zituen hautaketa-sistema hobetzeko.
  • Dionisia Manteca, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko idazkariordea. Administrazio Publikoak dituen bi erronka nagusiak aipatu zituen: plantillak zahartzea, datozen urteetan langile publikoen % 51 erretiratuko baitira, eta administrazio publikoa modernizatzea eta digitalizatzea.
  • Miguel González Suelak, Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko idazkariordeak, hausnarketarako funtsezko hamar ideia proposatu zituen bere hitzaldian; horien artean, nabarmentzekoak dira gorputzen moldagarritasuna, enplegatu publikoen mugikortasuna eta administrazioaren erakargarritasuna talentua erakartzeko.
  • Gemma del Rey Enplegu eta Gizarte Segurantzako idazkariordeak gogoeta batzuk egin zituen oposizioepaitegiei buruz, talentua erakartzeko administrazioa erakargarriagoa bihurtzeari buruz eta hautaketa-prozesuak bizkortzeko beharrari buruz.
  • Maite Vilata Bartzelonako Unibertsitateko Idazkari Nagusiak azaldu zuen zer administrazio publiko nahi dugun eta zer eginkizun izan behar duen gizartean. Izan ere, galdera horien erantzunak zehaztuko ditu administrazioak behar dituen langileak eta haien ezaugarriak.

Esku-hartze horien ondoren, eztabaida piztu zen parte-hartzaileen artean.

Eztabaida horiei dagozkien bideoak hemen ikus daitezke: INAPeko You Tube kanala.