Txosten honek Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioari atxikitako hamalau museotan egindako azterketaren emaitzak eskaintzen ditu. Ministroen Kontseiluaren aginduari jarraiki, museo horiek ematen duten zerbitzuaren kalitatea ebaluatzean oinarritzen da azterketa, eta horren helburua erabiltzaileen pertzepzioaren eta antolaketa-kudeaketaren eremura mugatzen da. Bestalde, landa-lana 2007ko maiatzetik urrira bitartean egin da, zeharkako ebakidura gisa eta ez luzetara; beraz, emaitzek museoen “irudi finkoa” erakusten dute une horretan.
Azken urteotan, hamalau museoek nabarmen egin dute gora beren jardueran, bai bisitari-kopuruari dagokionez, bai erakusketei eta bestelako kultura-jarduerei dagokienez.