Zerbitzuen Ikuskapen Orokorren Batzorde Koordinatzailearen erabakiz, Ikuskaritza Funtzionalen Metodologiari buruzko eskuliburu bat egin da. Eskuliburu horrek jarduera-eredu estandarrak jartzen ditu Zerbitzu Ikuskaritzen eskura.
Estatuko Administrazio Orokorreko zerbitzu-ikuskatzaileentzako Ikuskaritza Funtzionalaren gida metodologikoa 2009ko abenduan argitaratu zen, eta tresna komuna da ministerioetan eta haien mendeko erakunde publikoetan, sail bakoitzaren berezitasunak alde batera utzi gabe.
Gidan, batetik, funtzionamendu-ikuskaritzari buruzko azterketa teorikoa, erakundeen barne-kontrol gisa, administrazio-unitateen ikuspegi integral batetik, eta, bestetik, ikuskaritzako jarduera-plan bat gauzatzeko ikuspegi praktikoa konbinatzen dira.
Segidan, ikuskaritza funtzional baten planifikazioaren eta garapenaren faseak jasotzen dira, eta lana bi eranskinekin osatzen da. Lehenengo eranskinean, ikuskaritza funtzionalaren gidoi bat dago, eta, bigarren eranskinean, datuak lortzeko ohiko tekniketako batzuk deskribatzen dira.