Mufacek ikasketa beken zenbatekoa handitu du eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntzen deialdia egingo du

15/05/2024

● 2023-2024 ikasturteari dagozkion ikasketa-bekak 250 eurotik 300era igoko dira, eta Graduko edo Master Ofizialeko bigarren titulaziora zabalduko dira

Madrilen, 2024ko maiatzaren 15ean.- Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorrak (Muface) handitu egin du 2023-2024 ikasturteari dagozkion ikasketa-beken zenbatekoa (250 eurotik 300era). Zenbateko berri horiek jasotzen dituen ebazpena datozen egunetan argitaratuko dute BOEn. Ikasketa bekek, Mufaceren laguntza sozialetan sartuta daudenak, mutualisten sustapen sozial, profesional eta kulturala ahalbidetzea dute helburu, unibertsitateko ikasketen matrikularen kostua estaltzera bideratutako ekarpen ekonomikoen bidez.

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko bide bakarra hauxe izango da: MUFACEren egoitza elektronikoa, eta papereko eskaerak ez dira onartuko aurrez aurreko edo bestelako erregistroen bidez. Bekak BOEn argitaratu eta hurrengo egunean eskatu ahal izango dira.

Aurtengo ediziorako bi berrikuntza aurkeztuko dira: Alde batetik, diru-kopurua hobetu da (azken bost urteetan bikoiztu egin da zenbatekoa), eta bekak Graduko edo Master Ofizialeko bigarren titulaziora zabaldu dira (lehen titulu bakar baterako baino ez ziren aurreikusten).

Beka eskatzeko baldintzen artean dago 2023ko otsaileko, ekaineko eta iraileko deialdien artean gutxienez ere ehuneko 50 gainditu izana. Horretarako, ikasketa-plana osatzen duten kreditu guztiak plan hori osatzen duten urte-kopuruaz zatitu behar dira. Kredituen portzentajea ehuneko 35 izan daiteke, baldin eta kredituok bukatzeko falta diren kreditu guztiak badira.

Bestalde, Mufacek genero indarkeriaren biktima diren emakume mutualistentzako laguntzak deitzea aurreikusten du.