Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Enplegu Publikoaren Astea (UC3M)

14/11/2022

Gaur, azaroak 14, hasiko da Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Enplegu Publikoaren Astea (UC3M), online formatuan. Besteak beste, sektore publikoak nazio, autonomia eta nazioarte mailan eskaintzen dituen aukera profesionalen berri emango da, baita oposizio bat aukeratu eta prestatzeko zer behar den ere.

Saioak, zuzenean online eta grabatu gabeak, gai hauei buruzkoak izango dira: nazioarteko erakundeak eta desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu publikoaren eskaintza (azaroaren 14a); Teknologia, Zientzia, Ingeniaritzak, Zuzenbidea eta Lan Harremanak (azaroaren 15a); Enpresa, Komunikazioa eta Giza Zientziak (azaroaren 16a) eta Erakunde Publikoak eta Toki eta Autonomia Administrazioa (azaroaren 17a).

Oraindik garaiz zaude izena emateko

Informazio gehiago

Programa eta izen-ematea