Estatuko Correos enpresak lan-kontratuko langile finkoen 3.381 lanpostu hautatzeko prozesua deitu du, bidalketak banatzeko, logistika-lanak egiteko eta bulegoetan bezeroari arreta emateko.
Deialdi bateratua da, eta 2019. urterako onartutako birjarpen-tasei dagozkien lanpostuak biltzen ditu (1.381 lanpostu), bai eta 2018-2020 aldirako aldi baterako enplegua egonkortzeko planean jasotako 2.000 lanpostu ere. Eskainitako lanpostu guztietatik, 2.356 banaketa-lanetarako dira; 505, sailkapen-agenterako, eta 520, bulegoetako bezeroarentzako arretarako.
Correos-ek jakinarazten du interesdunek gaurtik abenduaren 1eko 23:59ra arte eman dezaketela izena, webgune korporatiboaren bidez. Hor ere agertzen dira prozesua arautzen duten oinarriak.
Eskaintzen diren lanpostuak eskualdeka banatzeari dagokionez, Kataluniak du plaza-kopuru handiena: 840, Madrilek 590 eta Valentziako Erkidegoak (473).