Azaroaren 5ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu Idazkariaren ebazpena, Estatuko Aseguru Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoko karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Ekonomia eta Eraldaketa Digitalaren Ministerioari atxikitako kidegoa da, eta hari dagokio aseguru- eta aurrezki-erakundeen, pentsio-planen eta -funtsen eta aseguru-artekaritzen kontrol- eta ikuskapen-funtzioak betetzea. Gainera, beste eginkizun batzuen artean, aseguru-erakundeei zorroa hasi, eraldatu eta lagatzeko baimena emateaz eta aseguruarekin eta pentsio-planekin eta -funtsekin lotutako araudia prestatzeaz arduratzen da.
Kidego honetan sartzeko, nahitaezkoa da lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradu titulua izatea.
Oposizioaldiak ariketa hauek ditu:
- Lehenengo ariketa: Epaimahaiak bi gai multzo bakoitzerako (juridiko-ekonomikoa edo aktuariala) proposatuko duen 20 galderako galdera-sorta idatziz erantzutean datza.
- Bigarren ariketa: Kontularitzako lau kasu praktiko idatziz ebaztean datza, gai zerrendako zati bakoitzeko bat.
- Hirugarren ariketa: Hizkuntzak
- Laugarren ariketa: Finantza eragiketei buruzko bost galdera teoriko-praktiko idatziz ebatzi beharko dira.
- Bosgarren ariketa: Ausaz ateratako lau gai ahoz azaldu beharko dira, honela banatuta: Konstituzio, Administrazio eta Komunitate Zuzenbideko programako gai bat eta Aseguru eta Pentsio Funtsen programako hiru gai.
Oposizioaldia gainditu duten izangaiek hautapen ikastaro bat eginen dute, Zerga Azterlanen Institutuak antolatua, kidego horren eginkizunak betetzeko ezagupenak eskuratzeko. Hautaketa-ikastaroan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko modulu bat eta genero-indarkeriari buruzko beste bat sartuko dira.
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren enplegu-aukerak hemen kontsulta daitezke: hurrengo estekan.