Enplegu publikoko lan-aukeren buletina (azaroaren 3tik 9ra)

03/11/2020

Sarbide-puntu orokorrean (OR), esteka honen bidez, azaroaren 3tik 9ra bitarteko asteari dagozkion enplegu publikoko lan-aukerei eta lanbide-trebakuntzako probei buruzko asteroko buletina eskura daiteke.

Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoen, Europar Batasunaren, nazioarteko erakundeen eta toki-administrazioaren enplegu publikorako deialdiei buruzko informazioa jasotzen du argitalpenak. Deialdi horien iragarkiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Deialdiak probintziako hiriburuetako udalei, 100.000 biztanletik gorako udalei eta gutxienez hiru plaza eskaintzen dituzten udalei dagozkie.

Lanbide-trebakuntzako probetarako deialdien epigrafean sartzen dira Estatuko Administrazio Orokorrean eta hari lotutako edo haren mendeko erakunde publikoetan lanbide jakin batzuetan aritzeko deitzen direnak.

Bildutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion argitalpen ofizialean kontsultatzea.