Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Administrazio arteko Sarearen testuinguruan, orduko Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak proposatu zuen Egoera-mapa Estatuko eta autonomia-erkidegoko administrazioa sinplifikatzeko jarduerak, egungo egoera ezagutzeko eta sinergiak aurkitu ahal izateko. Ekimen horrek harrera ona izan zuen.
Administrazioen artean galdera-sorta bat adostu zen, eta bildutako informazioarekin dokumentu deskribatzaile bat egin zen administrazio bakoitzeko prozeduren sinplifikazioaren egoerari buruz. Dokumentu horretan, eremu bakoitzean hartutako neurriak jaso ziren, eta esperientziak partekatzeko abiapuntu gisa balio izan zuen.
Lehen txosten hori Sarearen Osoko Bilkuran aurkeztu zen, 2021eko azaroaren 17an.