Ministerioetako zerbitzuen ikuskapen orokorrak barne-kontrolean eta zerbitzuen ebaluazioan espezializatutako organoak dira, bai sailenak berenak, bai haien mendeko organismo publikoenak.
Ministerioen antolaketa eta egitura arautzeko errege-dekretuek izan ditzaketen berezitasunak alde batera utzi gabe, ikuskapenak modu orokorrean sistematizatzen dituen araua uztailaren 1eko 799/2005 Errege Dekretua da, ministerio-sailen zerbitzuen ikuskapen orokorrak arautzen dituena.
Errege Dekretu horrek ikuskapenen izaera eta funtzioak, antolamendua eta jarduteko prozedurak zehazten ditu, eta zerbitzu-ikuskatzaileen lanpostuen ezaugarriak, lanpostuak betetzeko modua eta funtzio hori betetzeko prerrogatibak ere ezartzen ditu.