Eszedentzia-mota hau aplikatuko da gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioak, aldi berean, edozein herri-administraziotako beste kidego edo eskala bateko karrerako funtzionario direnean eta beste administrazio horretan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioez besteko kidego edo eskala horretako funtzionario gisa lan egitea aukeratzen dutenean. Sektore publikoko erakunde edo entitateetan lan-kontratudun finko gisa zerbitzuak ematen hasten direnei ere aplikatuko zaie, baldin eta zerbitzu aktiboko edo zerbitzu berezietako egoeretan geratzea ez badagokie.
Bitarteko funtzionario edo aldi baterako lan-kontratudun lanpostu batean aritzeak ez du administrazio-egoera horretara pasatzeko gaitasunik emango, eta, horretarako, eta baldintzak betetzen badira, interes partikularragatiko eszedentzia eskatu beharko da.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Beste kidego edo eskala bateko karrerako funtzionario gisa edo lan-legepeko langile finko gisa dagokion kidegora edo eskalara itzuli dela frogatzen duen agiria edo lanpostuaz jabetzearen akta.