Jarduera terroristaren ondorioz kalte fisikoak edo psikikoak jasan dituzten funtzionarioek, bai eta Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Babes Integrala emateko irailaren 22ko 29/2011 Legearen 5. artikuluaren arabera mehatxatuta daudenek ere, Barne Ministerioak aurrez onartuta edo epai judizial irmoaren bidez, eskubidea izango dute eszedentzia hartzeko, genero-indarkeriaren biktimek dituzten baldintza berberetan.
Berariazko eta arrazoitutako aurkakotasunik ezean, Administrazio honek ofizioz kontsultatuko du terrorismoaren biktima izateagatik eskubideen onuraduna dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
Aurkeztu beharreko agiriak:
En el caso de la oposition, solo se han de presentarse:
Barne Ministerioak indarkeria terroristaren biktima gisa emandako aitorpenaren kopia edo epai judizial irmoaren kopia.