Iruñean jaio zen 1986an. Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Mailako Kidegoko karrerako funtzionarioa 2021etik. Historian lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean, eta Demokrazia eta Politika Konparatuko Masterra Londresko University College-n (UCL). Ingelesez eta frantsesez hitz egiten du.
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Giza Baliabideen Zuzendariordetza Nagusian, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren Kabinetean eta Giza Baliabideen eta Ordainsarien Plangintzako Zuzendariordetza Nagusian garatu du administrazio-karrera. Karrerako funtzionario karguaz jabetu aurretik, proiektuen garapen eta kudeaketa ekonomikorako nazioarteko lankidetzan aritu da.
Gaur egun, Giza Baliabideen eta Ordainsarien Plangintzako zuzendariorde nagusiaren lanpostua betetzen du, eta Estatuko Administrazio Orokorreko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak aldatzeaz, enplegu publikoaren eskaintza prestatzeaz, aldi baterako langileen izendapenak eta kontratazioak baimentzeaz eta hautaketa-prozesuen deialdien aurretiko txostenaz arduratzen da.
Funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaproben epaimahaietako kide izan da, eta prestakuntza jardueretan parte hartu du irakasle gisa, giza baliabideen, politika publikoen diseinuaren eta berdintasunaren arloan.