Herritarrek, Administrazioak ematen dien zerbitzuaren erabiltzaile diren aldetik, eskubidea dute bai eskaintzen dizkieten zerbitzuak zehatz-mehatz ezagutzeko, bai gutxieneko kalitate eskagarriarekin jasotzeko. Esparru horretan, Zerbitzuetako kart-ak agertzen dira. Dokumentu horien bidez, Erakunde Publikoek herritarrei informazioa ematen diete kudeatzen dituzten zerbitzuei buruz eta zerbitzu horiek emateko ezarri diren kalitate-konpromisoei buruz.
Gida honetan, zerbitzu-karten deskribapena, haien tipologia eta edukia, lantze-prozesua, segimendua eta horiek ziurtatzeko prozedura jasotzen dira. Giden III.a bilduma: Tokiko Kudeaketa Publikoaren Kalitatea. Gidaren berrikuspena eta eguneratzea da, eta orain dela 5 urte baino gehixeago argitaratu zen.