Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritza
Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioko titularraren goi-zuzendaritzapean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 62. artikuluan aurreikusitako funtzioak beteko ditu, bere eskumenen esparruan, gizartearen eta ekonomiaren digitalizazioa sustatzeko politikari dagokionez, eskubide kolektiboak eta Espainiako antolamendu juridikoa errespetatuz.
Horretarako, honako eginkizun hauek dagozkio: zerbitzu digitalak eta ekonomia eta gizarte digitalak sustatzea eta arautzea; sektore profesional, industrial eta akademikoekin harremanetan jartzea; eta ministerioen arteko eta beste administrazio publiko batzuekiko koordinazioa eta lankidetza, gai horiei dagokienez; betiere, beste ministerio-sail batzuei esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.